2022/12

San Tomas egunerako egun osoko egitaraua, prest

Goizeko 09:00etan hasiko da San Tomas eguna barazki eta produktuen azokarekin. Ondoren, herri kirol erakustaldia, haurrentzako jokoak eta dantza emanaldia egongo da, besteak beste.

Irundarrek GI-636 errepidea moztu dute Behobian

Juan Thalamas kalean ibilgailuen abiadura muga orduko 30 kilometrora murrizteko bildu dira beste behin. Oraingoan trafikoa moztu dute.

San Migel konpainia 2023ko Alarde Publikoan izango da

San Migel konpainiak ofizialki lortu du Alarde Publikoan aritzeko baimena, eta hamahirugarren konpainia izango dira.

Alardea jorratzen duen berdintasun plana, Emakundera

Eragile eta udal ordezkariek babestutako V . Berdintasun Plana aurkeztu duela Irungo Udalak adierazi dute.

Garbiketa zerbitzuaren negoziazioan aurre-akordio batera heldu dira

Hondarribiko Udaleko, ISS enpresako eta garbiketa zerbitzuko ordezkariak Donostiako Lan Ordezkaritzan bildu dira gaur goizean.

EAJk udal aurrekontuen zuzenketak aurkeztu ditu

22 dira aurkeztuko dituzten zuzenketak eta euskara, bizikidetzarako auzoen diagnostikoa edota berrurbanizazioa izan dira haien ildoak.

Arartekoarenga jo du Txingudi Elkarte Feministak

Alkateari egotzi diote Irungo emakumeek genero indarkeriari buruz duten pertzepzioa landu duen txosten osoa ez argitaratzeko ahaleginak egin izana.

Ekialdebuseko hainbat lineatan aldaketak egingo dituzte

Aldaketak maiztasunean, eta ordutegietan izango dira, besteak beste. Datorren asteazkenean, hilak 21, sartuko dira indarrean.

ASTEKARIKO ELKARRIZKETA. Miren Azkarate Badiola. Kazetaria eta idazlea.

[Elkarrizketa] “Etxe barruan bizitza bat genuen, kanpoan beste bat”

‘Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak’ (Gara-Baigorri argitaletxea) egiten hustu da Oiartzunen bizi den donostiarra. Haren, nahiz beste milaka haur maletadunen historia denborak ezaba ez dezan sortu du kazetaritza eta literatura uztartzen dituen lana.

ASTEKARIKO ELKARRIZKETA. Iker Murillo. Dantzari profesionala.

[Elkarrizketa] “Zorte hutsa da lagunez inguratuta oholtzei agur esatea”

Agertokiei agur esango diete Murillok eta haren bidelagun Vitali Safronkinek ‘Hegalak’ birarekin. Asebete da eginiko ibilbidearekin, eta deskantsatu nahiz «beste modu batera bizitzeko» gogoz dago.

Karbono aztarna murrizteko proiektu pilotu bat abiatu dute

Bidasoa Bizirikek Irungo bi enpresetan Karbono Aztarna Korporatiboa kalkulatu eta hura murrizteko urratsak eman ditu.

Olentzerok eta Mari Domingik Kasino Zaharrean jasoko dituzte gutunak aurten.

Olentzero eta Mari Domingi, ostiralean Meakan

Siutz ikastetxetik abiatuko dira 17:30ean, eta Auzo Elkarteko plazara joango dira. Harrera egin ondoren, haurren gutunak jasoko dituzte.

Trafiko aldaketak San Tomas eta pilota jaialdiagatik

Irunen egingo diren bi ospakizunek trafiko aldaketak eta mozketak ekarriko dituzte hirira bihar eta ostiralean.

2022ko Eguberri kanten liburuxka

Deskarga ezazu doan Eguberri kanten liburuxka.

Eguberrietako piano eta biolontxelo emanaldiak, gaur

Hondarribiko Kultur Etxeko Areto Nagusian Esther Barandiaran eta Amaia Garcia irakasleen ikasleek eskainiko dituzte kontzertuak 17:45etik aurrera.

'Olentzero eta gabon kantak' jaialdian izena eman daiteke

San Tomas egunean eguerdiko 13:00etan itxiko da jaialdian izena emateko epea. Gutxienez hogei lagunek osatutako taldeek parte har dezakete.

Nada Surf, Shinova eta Morgan, Irun Zuzenean festibalean

2023an bueltan izango da hiriko indie eta rock jaialdia, irailaren 29 eta 30eko asteburuan. Sarrerak salgai daude jada.

Eguberriak martxan dira jada

'Betiko Eguberriak, inoiz ez bezala' lelopean, hiria dinamizatu nahi dute datozen asteetarako eraiki duten programazioarekin.

Irungo Sozialistak eta Uxoa: "Eskerrik asko"

Beharra duten Irungo familiei herritarrek emandako jostailuak banatuko dizkiete Uxoa elkarteak eta Irungo Sozialistek.

Punkari aitortza, errekonozimendua errealitate bihurtzeko

Marmoka taldeak 2014an 'Bidaiaide' diskan argitaratutako Orbain abestia birgrabatu eta bideoklipa kaleratu du.

Gehiago