Hirugarren Irungo udal hauteskundeetara aurkeztuko da Xabier Iridoy Olaizola. Botoen %25,05a eskuratu zituen 2019an, bigarren bozkatuenak.
Ligan daramaten bolada txarrak txuribeltzen prestatzailea kondenatu du, Real Union jaitsiera postuetan baitago txapelketan.
Abenduaren 16tik 23ra bitarte Eguberrietako merkatarien azoka zabalduko dute Arrantzale auzoan. Merkatuaz gain, hainbat ekintza prestatu dituzte.
Asobal Ligan hiru porrot jarraian izan ondoren, premiazkoa du irabaztea talde irundarrak. Bihar izango dute horretarako aukera, Huesca jasoko baitu Artalekun, 18:30ean.
Orain dela hiru urte sortu zen Ziztaka, Irunen euskara eta kultura ardatz izango dituen kafe antzoki bat eraikitzeko asmoz. Tarte horretan guztian, helburua egikaritzeko bidean aurrerapausoak eman dituztela nabarmendu dute Andoni eta Iker Eizagirre Zufiaurrek.
Oarsoarrak Euskararen Saria jasoko du gaur oreretarrak. 25 urte daramatza Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunean ekarpena egiten. Irmo eta argi hitz egin du euskararen erabileraz.
Gaurtik urtarrilaren 8ra arte egongo dira Gipuzkoako Belenisten elkarteak osatutako jaiotzak erakuslehioetan. Ttopara Kultur elkarteak sortutako ekimenaren hirugarren edizioa da.
Biharko egitarau potoloa antolatu du Larreaundi-Olaberria auzo elkarteak. Eguzkitzako jolastokian sortuko dute giroa.
100 pertsonatik gora elkartu ziren Hendaian Euskaraldiaren esparruan antolatu zen mintzodromoan euskaraz aritzeko.
Gaur arratsaldean piztuko dituzte eguberrietako argiak. Hala ere, energia aurrezteko ekimenari atxikiz, gauez itzali egingo dituzte.
Abenduaren 6a eta 8a jai egun ofizialak dira Espainiako egutegiaren arabera eta ondorioz udalak zerbitzu batzuk itxi eta beste batzuk murriztuko ditu.
Zubia dela eta, atsedena da nagusi asteburuan, futbolean batez ere. Eskubaloian eta saskibaloian, taldeak prest.