Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Bidasoa Irun, ligako bolada txarra iraultzera

Irun
Kirola

Asobal Ligan hiru porrot jarraian izan ondoren, premiazkoa du irabaztea talde irundarrak. Bihar izango dute horretarako aukera, Huesca jasoko baitu Artalekun, 18:30ean.

Argazkia: Bidasoa Irun.
2022/12/02
Mikel Del Val

EHF European Leagueko partidak pasata, gaur hasiko da Asobal Ligako hamalaugarren jardunaldia. Bidasoa Irunek Artalekun jokatuko du bihar Bada Huescaren aurka, 18:30ean. Neurketa oso garrantzitsua izango dute Jacobo Cuetararen mutilek, ligako azken hiru norgehiagokak galdu ondoren premiazkoa baitute irabaztea eta puntuak poltsikoratzea. Bolada txarra ahalik eta azkarren irauli behar dute.

Jacobo Cuetara prestatzailea kontziente da porrot asko izan dituztela eta “porrot bakoitza gero eta astunagoa” dela, baina argi du “bertatik atera” behar dutela eta, horretarako, “taldeari konfiantza eman eta adorea transmititu” behar zaiola. “Garaipen batekin dena alda daiteke eta aukera hau aprobetxatu behar dugu”, gaineratu du.

Biharko aurkaria Bada Huesca da. Aragoitarrak sailkapeneko hamargarren postuan dira hamar punturekin. Bidasoa, ordea, zazpigarren da, hamalaurekin. Cuetarak aitortu du aurkaria “dinamika onean” dagoela, eta edozein partida bezala “zaila” izango dela: “Behetik gora doan taldea da Huesca, ondo lehiatzen ari dena. Cuencan berdintzeko gai izan da, daukan zailtasunarekin. Oso talde lehiakorra da, ideiak oso argi ditu eta ondo entrenatua dago”.

Bidasoak, baina, puntuak pilatzen hasi behar du, eta Artalekuren babesa gakoa izan daitekeela ziur da prestatzailea: “Gogoz gaude gure zaleen babesarekin egoteko, irabazteko eta gauden zulotik ateratzeko. Partida on bat egiteko gogoarekin gaude”.

Hilaren 13an Bidasoa Irunek Eurofarm Pellister talde mazedoniarraren kontra jokatuko du EHF European Leagueko seigarren jardunaldian. Ondoren, baina, hilabete eta erdiko atsedena izango dute lehiaketek Munduko Txapelketagatik. Hori dela eta, geldialdi horretara ahalik eta ondoen iristea nahi du Cuetarak: “Urtarrileko geldialdia hor dago, eta azken ahalegina egin behar dugu ahalik eta puntu gehien lortzeko”.

Biharko partidako sarrerak salgai daude klubeko webgunean.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.