Aurtengo jaietan "jarraipen berezia" egin nahi dutela esan du Txomin Sagarzazu alkateak. Jende gehien pilatzen den guneetan dispositibo bereziak jarriko dituzte.
Miren Etxebeste ordezkariak bigarren seihilekoko programa aurkeztu du gaur. Antolatu dituzten ikastaro guztietan "osagai fisikoa" txertatzen saiatu direla esan du, "nork bere gorputza eta gaitasunak ezagutzeko".
ETE Ligako azken estropadan erabakiko da ea Hondarribia ala Hibaikak irabaziko duen liga. Eusko Labelen, asteburu erabakigarria izango da.
Aurten 86 urte beteko dira, Gernikarekin batera, Irun bonbardatu zutenetik. Gertaera hori ahanzturan gera ez dadin, oroimen jardunaldi bat egingo dute irailaren 1ean.
Errolda hori ezin dela gehiago atzeratu salatu du taldeak, haien arabera, "etxebizitzaren arazoa hiriaren arazo nagusietako bat" baita. "Lehenbailehen lanean has dadila" eskatu diote udal gobernuari.
Ramon Iribarren kalean hasiko dituzte lanak. Ez dute errepidea moztuko, baina bi aldeetako aparkalekuak ez dira erabilgarri egongo.
Lehenik, Julen Basterra hondarribiarrak eta Zugaitzek osatutako bikoteak Iban Etxeberri eta Paul Montamaten izango dituzte aurkari.
Asteazkenean (hilak 31) San Ramon Jaiak ospatuko dituzte auzotarrek, egun osoko egitarau oparoa prestatu du Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak.