Hainbat gai jorratuko ditu, HAPOa, jaiak, edo hauteskundeak artean. Bilera arratsaldeko 19:00tan hasiko da.

Bihar, osteguna, Abotsanitzek batzar irekia egingo du. Bilera arratsaldeko 19:00tan hasiko da, Portu kaleko lokalean.
Bertan, hainbat gai jorratuko dituzte: joan den astean, ez-ohiko udalbatzan eztabaidatu zuten Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, 2022ko herriko jaiak, hauteskundeetarako proposamenak, barne egitura nahiz aurreikusi gabeko bestelako hainbat gai.