2022/7/13

UXUE ZABALA. ARRAUNEKO EPAILEA, ETA KAE ETA ETE LIGETAKO KUDEATZAILEA

[Elkarrizketa] “Epaileak pelikulako gaiztotzat gaituzte”

Hondarribiarra 2008an hasi zen epaile lanak egiten, eta ordutik, hainbat federaziotan lan egin du. Estropadetako epaile izateaz gain ETE eta KAE elkarteen kudeatzailea da.

[Erreportajea] Sokak ondo jartzea baino gehiago

Mikel Aia irundarrak traineruentzat eta beste hainbat ontzirentzat estropuak egiten ditu. Arraunlari zenean ikasi zuen horiek egiten. Ehunka eskaera erantzuten ditu urtero-urtero.

Bidasoa ospitalea.

Ospitaleko lanak baloratzen ari direla esan du Gotzone Sagarduik

Irungo alkatearekin elkartu da sailburua eta ospitalearentzako beste plan bat idatzi aurretik profesionalekin ospitalearen beharrak aztertzen ari direla baieztatu du.

Santanok Etorbidearen zubia irekitzeko eskaera egin du

Pirinio Atlantikoetako Eric Spitz prefetari helarazi zion astelehenean eskaera. Horrekin batera, zubia itxita egotearen kalteak jasotzen dituen doiserra entregatu zion.

Errugbia hondartzara bueltatuko da

Larunbatean Euskadiko, Burgoseko, eta Ipar Euskal Herriko 15 talde lehiatuko dira Hondarribia Beach Rugby txapelketan.

Elkarrekin Podemos - IUk migrazio politikak salatu ditu

"Mugak Irekitzen" karabana abiatuko da ostiralean Irundik. Horren harira, migratzaileen egoera salatu eta eskariak egin ditu koalizioak.

UNIRE azoka, motorrak berotzen

Azoka, jardunaldi eta lehiaketa batekin biribilduko dute UNIRE soldadura eta lotura-teknologien feria. 2023ko martxoaren 8tik 9ra egingo dutela aurreratu dute, Ficoban.

'El enjambre' antzezlana, igandean

Euskal Herriko antzoki ezberdinetan ibili ondoren, igande honetan, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean izango dira.

Puiana eta Hendaia lotuta, Hegobusekin

Abuztuaren 28ra bitarte Hegobusen 31 linea Puianatik igaroko da, Hendaiako hondartzara arte.

Urdanibia auzoko jaiak hasiko dira ostiralean

Igandera bitartean, gastronomia, musika eta dantza aurkituko dituzte Urdanibiara joaten direnek.

Juanjo Etxabegurenen margolanak, bihartik, Kabigorrin

Irailaren 30era arte egongo da erakusketa ikusgai.

Gehiago