2022/4/5

'Mendiak-1976' filma ikusgai, asteburuko Mendi Tourren

Mendiko, abenturazko, muturreko kiroletako eta naturekin lotutako pelikulek osatuko dute Mendi Tour zirkuitua. Sarrerak jada lor daitezke ohiko bideetan.

Ikastetxe Feministako Dekalogoa sortu du Toki Alai institutuak

Hamar puntuko idatzia egin dute, klasean ere berdintasuna bermatua izan dadin. Gela guztietan jarri dute dagoeneko, baita ikastetxeko sarreran ere.

Ertzaintzak lan-jardunaldi bat egin du Irunen, "emakumeen aurkako indarkeriaren gaia hobeto koordinatzeko"

Indarkeria matxistaren arloan lanean ari diren eskualdeko erakunde publikoek arazo honi aurre egiteko egindako lana bateratu dute. Hainbat esperientzia jarri dituzte mahai gainean.

Hilaren 12an zozkatuko dituzte Solas Jolas programako zerrendak

12:00etan egingo dute zozketa, udaletxeko bilkura aretoan, eta emaitzak 15:00etatik aurrera egongo dira ikusgai, udalaren webgunean.

Gazte Promesen Espainiako Txapelketa irabazi du Santiagotarrakeko Eider Ceciliak

Taldekako sailkapenean hirugarren postuan bukatu du lehia klubak. Ehundik gora taldek parte hartu dute Sevillan jokatutako txapelketan.

Instalazio artistiko bat sortuko dute Behobia auzoan, elkarlanean

'Auzo sortzailea' egitasmoaren barruan egingo dute topaketa. Paperezko itsasontzi xumeak sortu eta barruan mezu bat sartzera animatu dituzte herritarrak.

Gehiago