2022/3/23

Bigarren eskuko azoka egingo du Irungo Harrera Sareak

Hainbat arrazoirengatik erabilgarriak ez zaizkien arropak jarriko dituzte salgai. Bildutako diruarekin migratzaileek egun beharrezkoak dituzten gauzak erosiko dituzte, hala nola, barruko arropa, motxilak eta abar.

Asteartean banatuko dituzte Irun Ekintzan Sariak

Iazko hutsunearen ondoren, emanaldi berezia izango dela aurreratu du udalak. Musika eta antzerki emanaldi batekin biribilduko dute aurtengoa.

Garraio publikoaren tarifari buruzko bi mozioak "bateratzeko" proposatu dio EAJk PSE-EEri

Jeltzaleek orain dela hiru aste aurkeztutako mozioa eta PSE-EEk berriki egindakoa "osagarriak" izan daitezkeela uste dute jeltzaleek. Bi mozioen eskaerak batzeko eskatu diote udal gobernuari.

Jai Alai World Tourreko slam bat Hondarribian jokatuko da

Donostia, Markina-Xemein, Gernika eta Hondarribiko pilotalekuetan jokatuko dira munduko txapelketako partiduak.

Aurten ere Planetaren ordua egitasmoarekin bat egin du udalak

Larunbatean (hilak 26) eraikin publiko eta pribatuetako argiak ordubetez itzaliko dituzte, 20:30etik 21:30era, "frogatzeko posible dela biodibertsitatearen galera gelditzea eta berreskuratzea eta 2030erako CO2 emisioak erdira murriztea".

Elkarrekin Ababor itsas azokak Ficoba hartuko du apirilaren 1etik 3ra

Azoka berotzen joateko, estropadak eta arrantza lehiaketak egingo dituzte asteburu honetan Hondarribian, Hondarribiko Klub Nautikoarekin elkarlanean.

San Migel eta Santiagoko auzotarrek egindako eskaerak argitaratu ditu udalak

Auzotarren egindako eskaeren zerrenda bat da, Alkatea Auzoetan programaren barruan internet bidez zein aurrez aurre jasotakoak. Udalaren webgunean kontsultatu daitezke eskaera guztiak.

Mabi Revueltaren 'Onirismoaren istorioak' erakusketa Irunen

Hilaren 25etik 29ra bitarte erakusketa ikusgai izango da Irungo Menchu Gal Aretoan.

Martindozenea gazteentzako erreferentzia gunea

Egun, Martindozenean Gazteleku zerbitzua dago eta tarteka, txikientzako zenbait jardueratarako ere erabiltzen da.

IX. Bidasoa Txingudi Squash Saria jasoko du Artalekuk

Lur Alai klub irundarrak antolatu du txapelketa. Apirilaren 1 eta 2an jokatuko dituzte partidak.

Asteburuan emaitza bikainak lortu dituzte Irungo Musika Eskolako ikasleek

Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan eta Cesar Uceda Lehiaketan parte hartu dute Irungo Musika Eskolako ikasleek.

TAO zaintzaileen lan poltsan izen emateko azken egunak dira

BAZ bulegoan egin behar da eskaera datorren asteko ostirala baino lehen.

1522ko San Martzialeko Batailaren V.mendeurrena

Mendeurrenaren oroimenez zenbait ekimen antolatuko ditu Irungo Udalak, horien artean, 15.000 euroko aurrekontua duten diru laguntzak.

'Herri txiki, infernu handi', Hondarribian

Saioaren proiekzioa hurrengo asteko ostegunean egingo dute, eta sarrerak egunean bertan lortu beharko dira.

Gehiago