IX. Bidasoa Txingudi Squash Saria jasoko du Artalekuk

Lur Alai klub irundarrak antolatu du txapelketa. Apirilaren 1 eta 2an jokatuko dituzte partidak.

Apirilaren 1 eta 2an, IX. Bidasoa Txingudi Squash Saria jasoko du Artaleku kiroldegiak, Lur Alai klubak antolatuta. Jokalari askok izena eman dute jada, baina oraindik izena emateko aukera zabalik dagoela jakinarazi dute taldeko iturriek. Esaterako, 13 urte azpikoen taulan 12 haur dituzte dagoeneko, eta 16ko taula osatzeko jokalari gehiago behar dituzte. Beraz, interesa dutenek klubarekin harremanetan jar daitezela. Txapelketa biribiltzeko gainera, sagardotegia egingo dute ondoren denek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.