Gaur 11:30ean atera dute Iratxe Sorzabal Reauko (Frantzia) espetxetik, Espainiarako bidean. Elkarretaratzea egin dute arratsaldean irundarrek, San Juan plazan bildu dira.
Eraikina birgaitzeko proiektua idazteko lanen adjudikazioa onartu berri dute. Beheko solairuan auzorako ekipamendu sozialak egokituko dituzte, eta goiko solairuetan aldiz, gazteei zuzendutako alokairuko apartamentuak egingo dituzte.
Euskarazko hedabideak kontsumitzeko beharraz aritu da hendaiarra, «kalitateak ezberdintzen gaituelako» haren ustez. Tokikoak eta nazionalak, txiki zein handietara jotzera deitu ditu herritarrak.
Otsailean hogei urteko beteko ditu Antxeta Irratiak. Bi hamarkadaz Behe Bidasoko elkarte, eragile zein norbanakoen bozgorailu izan da, «salaketarako tresna» gisa erabili dute mikrofonoa.
Ane Zufiaurreri, aurtengo pareta egutegiaren sortzaileari, elkarrizketa egin dio hedabideak.
Larunbatean, auto batekin izandako istripuagatik 43 urteko txirrindulari errenteriarra hil zen GI-636 errepidean, Zaldunborda inguruan. Toki horretan txirrindulariek izaten duten arriskua aipatu du Eizagirrek, eta azpiegiturak eskatu ditu.
Elitxu-Lapitze izan da Alkatea Auzoetan programaren hirugarren geltokia. Orotara berrogei ekarpen inguru jaso zituen alkateak, gehienak hiriaren mantentzeari eta mugikortasunari buruzkoak.
Harpide eta HITZAkideek gaurko eta datorren ostiraleko astekariarekin batera jasoko dute gehigarria.
Hamabi ikastetxeren artean aukeratu dezakete gurasoek. Hilaren 28a izango da izena emateko azken eguna.
Aurtengo tasa 33,60 eurokoa da, eta hilaren 31ean zordunduko da ordainketa, orduan amaituko baitute kanpaina.
Itsas Etxea auditoriumean proiektatuko dute, zuhaitzak eta iratxoak protagonistak diren pelikula.