Tuterako hilketa matxista arbuiatu dute
Hamarnaka lagun elkartu dira San Juan plazan, azken hilketa matxista izan dadila aldarrikatzera.

M8 Bidasoko Asanblada Feministak deituta, hamarnaka lagun bildu ziren atzo iluntzean San Juan plazan, Tuterako azken hilketa matxista salatzera. Adi beste erailketa bat! pankarta eskuan, matxismoak hiltzen duela gaitzetsi zuten, eta azkeneko hilketa matxista izatea aldarrikatu zuten.
Astelehenean aurkitu zuten Sara Pina Ieregiren gorpua bere etxean. Senarraren bila hasi zen polizia, eta Boisredonen (Frantzian) atxilotu zuten hurrengo egunean. Euroagindu eskaera egina dute, baina oraindik itxaron egin beharko da hura estraditatzeko.