Pump trackeko pista bat izango du aurki Irunek

Txirrindulari eta patinatzaileentzako pista bat izango da, oztopoz betetakoa, abiadura hartu gabe edo pedalei eragin gabe aritzekoa. Elizatxo hiribidearen eta Bizkaia kalearen artean dagoen espazioan eraikiko dute.

Fenix gehiago izan da

Talde okzitaniarra partida osoan zehar aurretik joan da, eta azkenean, 24-26 nagusitu da. Sailkapena guztiz estutu da, irundarren kaltetan.

Gipuzkoa Gazte Tour programa aurkeztu dute.

Dupla eta Chica Sobre Salto, Gipuzkoa Gazte Tour saioko kartelburu

Gipuzkoa Gazte Tour programaren Hondarribiko saioa aurkeztu dute gaur goizean; hilaren 27an garatuko dute, goiz eta arratsaldez.

Abian da XXI. FICAB

Inaugurazioa ekitaldia egin dute Amaia KZn. Larunbatera bitartean, hemeretzi film ariko dira lehian sail ofizialean.

Martxan da hotzaren aurkako dispositiboa

Gaueko tenperatura zortzi gradukoa edo hortik beherakoa denean aktibatuko dute, egoera zaurgarrian dauden herritarrek gaua bertan pasa dezaten. Otorduez gain, higiene pertsonaleko eta garbiketa zerbitzua ere eskainiko diete.

European Leagueko partida jokatuko du gaur Bidasoak Fenixen kontra

Etxean jokatuko du talde irundarrak hirugarren jardunaldiko partidua, 20:45ean. Zuzenean ikusi ahal izango da ETB4n.

Udalak eta elkarte feministek programa zabala prestatu dute A25erako

Larunbatetik hilaren 28ra bitarte jarduera ugari antolatu ditu Berdintasun sailak Bidasoaldeko Elkarte Feministarekin, Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkartearekin eta Parean Elkartearekin elkarlanean.

"Haurren aurkako abusuen arazoa oroitu eta jorratzeko" adierazpen bat egiteko eskatu du Elkarrekin Podemos-IUk

"Prebentzio programen hedapenean premiaz esku hartzeko" asmoz egin dute eskaera. Bozeramaileen Batzordean aztertzea nahi dute.

Bertako taldeen jaialdia jasoko du Ficobak abenduaren 17 eta 18an

Irungo La Bona Dena, Malforta, Slimfit eta Kulto Kultibo taldeak Zetak-ekin batera ariko dira. Osasun egoera mantentzen bada, ikusleak zutik egoteko aukera izango dutela aurreratu du udalak.

Lastaola Postetxen aurreikusitako etxebizitzen kopurua erdira murriztea proposatu du EAJk

Lastaola Postetxe eremuaren mendebaldean, etxebizitzak eraiki beharrean, berdegune bat ezartzea proposatu dute. Eremuak "paisai aldetik, historikoki eta kulturalki balio handia" duela diote.

Arbes-Palmera Montero eta Belaskoeneako TAO eremu berrien irekiera atzeratu du udalak

Azken egunetako eguraldi txarragatik ezin izan dituzte eremu berriak margotzeko lanak amaitu. Astelehenean indarrean sartzea aurreikusi zuten: "espero dugu dena prest egotea laster".

APP bidez zenbat bonu geratzen diren jakin ahal izango da

Hiriko kontsumoa pizteko kanpaina bonuari zein denda atxiki zaion kontsultatu ahal izango da, eta bonurik ez badauka, zerrendatik desagertuko da.

[Erreportajea] ‘Gu Estoniara eta zuek Irunera’, esperientziak partekatzera

Irungo Pio Baroja institutuko talde bat Vorura joan da hango ikastetxeen antolaketa eta kudeaketa ezagutzera. Aste honetan estoniarrak hirian izan dira, hemengo ikastetxeetan nola lan egiten duten ikustera.

Futbola

Asteburuko kirol agenda

Hondarribiko eskubaloi, futbol eta saskibaloi kirol taldeen asteburuko ordutegiak.

Zinema eta musika, astebururako proposamenak

Bihar 'Ellas son electricas' filma proiektatuko dute Amaia KZn, eta igandean aldiz, Azkue Memorialaren VIII. edizioa jasoko du Junkaleko elizak.

Artisauen azoka egingo dute, Igandero egitasmoari esker

Igande honetan ere (hilak 7) Kolon pasealekua oinezkoentzako eta txirrindularientzako moztuko dutela probestuz azoka egitea erabaki du udalak, Eskuz-lan elkartearen egitasmoz.

HAPOaren aurrerapenaren erakusketa Arma Plazan..

Lehiara itzuli dira BATeko kirolariak

Uda osteko txapelketekin hasi dira gazte zein helduak. Azken bi asteetan hiru lehiaketa jokatu dituzte, emaitza onekin gainera.

El Pinar parkingean aparkatzeko prezioak mantenduko dituzte 2022an

Datorren urtean izoztu egingo dituzte aparkalekuko plazak erabiltzeko prezio bereziak. Aurten bezalaxe, hilean 30 edo 60 euro ordaindu beharko dituzte erabiltzaileek.

'Ane' filma emango dute hil honen bukaeran Itsas Etxean.

Azaroko udal kultur agenda, bertan

Hondarribiko Udalak azarorako aurreikusitako kultur egitarauaren berri eman du. Bertan kontsulta daiteke hil honetarako agenda.

Gehiago