2021/11/4

irun.ap8

AP-8ko Oinaurreko sarrera itxiko dute bihartik igandera

Behobiatik Irungo ordainleku nagusiaren arteko bide zorua berritzen ari dira (zazpi kilometroko zatian, Donostiarako noranzkoan), horregatik itxiko dute.

Arazoak sortu ditu eguraldiak aireportuan.

[Bideoa] Hegazkin baten lurreratzea galarazi zuen astearteko enbatak

Astearteko enbatak arazoak sortu zituen aireportuan, eta Bartzelonatik zetorren hegazkin baten lurreratzea eragotzi zuen.

'Summer of Soul' eta Amua In-Edit, Amuaren datozen hitzorduak.

[Bideoa] 'Summer of Soul' eta musika film laburren jaialdia, Amuaren hurrengo proposamenak

Harlemeko Kultur Festibala edo 'Woodstock beltza' ezizenez ezaguna egin zen jaialdiaren inguruko lana da 'Summer of Soul'. Amua In-Edit musika film laburren jaialdia abenduaren 3tik 5era egingo dute.

'Baso bizien aukerak. Matarrasik ez' jardunaldiak Irunen

Hilaren 27an, larunbatarekin izango diren jardunaldi horietan baso kudeaketarako proposamen zehatzak jorratuko dituzte.

Iazko prozesuan ateratako ondorioak aurkeztuko ditu ZiztaKAk larunbatean

Euskararen erabilera eta transmisioa bermatzeko asmoa duen egitasmo honek hirugarren forora deitu ditu herritarrak, ikasturteko lehena.

Zinema eta musika, astebururako proposamenak

Bihar 'Ellas son electricas' filma proiektatuko dute Amaia KZn, eta igandean aldiz, Azkue Memorialaren VIII. edizioa jasoko du Junkaleko elizak.

Artisauen azoka egingo dute, Igandero egitasmoari esker

Igande honetan ere (hilak 7) Kolon pasealekua oinezkoentzako eta txirrindularientzako moztuko dutela probestuz azoka egitea erabaki du udalak, Eskuz-lan elkartearen egitasmoz.

HAPOaren aurrerapenaren erakusketa Arma Plazan..

Lehiara itzuli dira BATeko kirolariak

Uda osteko txapelketekin hasi dira gazte zein helduak. Azken bi asteetan hiru lehiaketa jokatu dituzte, emaitza onekin gainera.

El Pinar parkingean aparkatzeko prezioak mantenduko dituzte 2022an

Datorren urtean izoztu egingo dituzte aparkalekuko plazak erabiltzeko prezio bereziak. Aurten bezalaxe, hilean 30 edo 60 euro ordaindu beharko dituzte erabiltzaileek.

Gehiago