AP-8ko Oinaurreko sarrera itxiko dute bihartik igandera

Behobiatik Irungo ordainleku nagusiaren arteko bide zorua berritzen ari dira (zazpi kilometroko zatian, Donostiarako noranzkoan), horregatik itxiko dute.

irun.ap8 Honako itxura izango du errepide lotura berriak.

AP-8an Behobiatik Irungo ordainleku nagusiaren arteko bide zorua berritzen ari dira (zazpi kilometroko zatian, Donostiarako noranzkoan), eta horregatik, noranzko hori itxiko dute bihartik (22:00etatik) igandera arte (22:00ak arte). Horrez gain, Oinaurretik autobiderik sarrera ere itxita egongo dela aurreratu dute, eta ondorioz, Irun M/O sarrera erabili beharko dutela autoek.

Aipatutako tarte horretan Donostiara doan trafikoa Behobiaako pasabidetik bideratuko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.