29 urteko gizonezko bat da atxilotutakoa. Atzo eguerdian izan zen lapurreta, alde zahar inguruan.
Azarorako hainbat tailer antolatu dituzte Familia Ola programaren barruan, "euskararen transmisioa familian sustatzen jarraitzeko" asmoz.
Ez da azken hilabeteetan ezarritako murrizketarik egongo, baina musukoa eraman beharko dute herritarrek, segurtasun distantzia bermatzen ez denean erabiltzeko.
Saltoki horietan 25.000 bonu izango dituzte eskuragarri: 30 euroko erosketa egiteagatik, 10eko deskontua izango dute txartelen jabeek.
ADIFek Irun eta Astigarraga arteko trenbidea egokitzeko esleitzeke zeuden obrak adjudikatu berri ditu. Obra horiek Irungo tren loturak berreskuratzeko "ezinbestekoak" izango direla dio alkateak.
22 puntuko gai ordena izango dute aurretik zinegotziek, eta, hala nola, prezio publikoak nahiz ordenantza fiskalak eztabaidatuko dituzte.
Hazinnova programan parte hartu ondoren, Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoa Beherako enpresa horiek akreditazioa lortu dute, hala nola, berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri dituztelako.
Hondarribiko XVIII. Dastatze eta Uztartze Jardunaldiak azaroaren 5ean hasi eta 27ra arte egingo dituzte. Zortzi establezimenduk parte hartuko dute.
Formakuntza eta eztabaidak sustatzeko saioa izango da. Hondarribiko liburutegian egingo dute.