1936ko abuztuaren 11n frankistek fusilatutakoak gogoratu zituzten atzo. Omenaldi hunkigarria izan zen, fusilatutako gazte batzuen senideak bertan izan baitziren.
Olagarro kultur elkarteak antolatuta, laugarrenez jaso du omenaldia Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen traineruak.
Energia berriztagarrien eta klima aldaketaren gaiekin bidasoarrek "sentsibilitate berezia" dutela dio EH Bilduk. Herritarren nahi horiek asebetetzeko udal politikak funtsezkotzat jo dituzte.
Zerga eta ordenantza fiskalen araudian aldaketarik ez dela egongo ezagutarazi du Txomin Sagarzazuk. Udalbatzak, bestalde, Migraziorako Euskal Itun Sozialera atxikitzea bozkatuko du.
Ostegunean hiriko zentroetako adinekoak eta gazteak elkartuko dira, "pandemia garaian gazteen eta adinekoen arteko elkartasuna bistarazteko eta belaunaldien artean balioak transmititzeko" asmoz.
Ficobak, Amaia KZk edo Junkal plazatxoak ekitaldi ugari jaso arren, hiriko auzoetan oraindik ere "defizitik handia" dagoela uste dute.
Hilaren 18tik 24rako tartean COVID-19agatik kutsatutakoen kopurua hamalau pertsonakoa izan da Irunen eta Hondarribian. Aurreko epealdian 26 izan ziren.
'Zer jaten dute gaizki jaten dutenek?' liburuaren aurkezpena baliatuz, oinarrizko eskubidea den elikadurari buruz hitz egingo dute, egungo ereduaren gainean hausnartu eta aukera berriak proposatuz.
Hondarribiko eskubaloi, futbol eta saskibaloi kirol taldeek asteburuan erdietsitako emaitzak.