2021/8/25

Sagarzazu alkatea: "Argi utzi nahi dut Hondarribian ez dela jai ekitaldirik antolatuko"

Ez da jai egitaraurik egongo baina kultur egitaraua indartu egin dute datozen egunetara begira. Kultura zinegotziak esan du "eskaintza zabala" prestatu dutela.

Euskara arloko diru laguntzak irailaren 15era arte eska daitezke

Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzen laguntza ekonomikoa jaso ahalko dute ikastetxe, elkarte, herritar, establezimendu eta bestelako negozioek.

Hondarribiko Txistu Taldeak urteroko kontzertua eskainiko du igandean

2020ko etenaldiaren ostean, urteroko emanaldia berrartuko dute txistulariek. Igande eguerdian izango da, 12:00etan, Kasino Zaharreko lorategian.

'Erosi eta ikasi' laguntzak eskatzeko aukera irailean bukatuko da

Erosketen fakturak erakutsi beharko dira eta 125,100 edo 75 euro jaso dezake familia bakoitzak. Irailaren 30a da eskaera egiteko azken eguna.

Hiri altzariei lekua egiteko "zuhaitzak sakrifikatzea" gaitzetsi du Artiak

Auzo elkarteak salatu du Nafarroa etorbidean 20 zuhaitz moztu dituela udalak edukiontziak jartzeko edo ibilgailuen aparkalekuarekin ordezkatzeko.

Bakarrik bizi diren adinekoen isolamendua prebenitzeko programa, abian

75 urtetik gorako irundarren bakardadeari konponbidea emateko iniziatibaren bigarren faseari datozen egunetan ekingo diote.

Odola emateko saioa egingo dute bihar Iraso gizarte zentroan

Osteguneko 16:30ean hartuko dituzte lehen boluntarioak, eta 20:10 inguruan azkenak. Ohiko odol emaileei telefonoz emango diete hitzordua.

Gehiago