Hondarribiko Txistu Taldeak urteroko kontzertua eskainiko du igandean

2020ko etenaldiaren ostean, urteroko emanaldia berrartuko dute txistulariek. Igande eguerdian izango da, 12:00etan, Kasino Zaharreko lorategian.

Bueltan izango da, aurreko urteko etenaldiaren ostean, datorren igandean, Hondarribiko Txistu Taldea.
Birusak aurreko urtean eragindako etenaldiaren ondoren, datorren igandean (hilak 29) Hondarribiko Txistu Taldeak urteroko kontzertua berrartuko du, hori bai: edukiera eta distantzien arauak bermatze aldera, formatu txikiagoan aurten.
 
Txistu emanaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, Kasino Zaharreko lorategian. Bertaratu bahi duenak aurretik 3 euroko sarrera eros dezake honako helbide honen bidez, edota Arma Plaza Fundazioan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.