Donibane Lohizune-Hondarribia maratoi erdian izena eman daiteke
Parte hartzaileek COVID-19aren aurkako txertaketa ziurtagiria izan beharko dute; azken orduko izen ematea urriaren 10era arte zabalik egongo da.
Itzuli da Donibane Lohizune-Hondarribia. Iazko etenaldiaren ondoren, urriaren 24an egingo dute 21,5 kilometroko maratoi erdia. Paisaia ezin hobeez osatutako lasterketan parte hartu nahi duten lagunek COVID-19 gaitzaren aurkako txertaketa ziurtagiria izan beharko dute.
Izena emateko hiru epe ezberdindu ditu antolakuntzak: abuztuaren 31ra arte, 35 euro; irailaren 1etik 30era, 45 euro; eta azken ordukoa, urriaren 10era bitartean, 50 euro. Zabaldutako datuen arabera, osasun egoerak okerrera egingo balu lasterketa bertan behera uzteko eskubidea izango dute antolatzaileek.
Informazio guztia eta izen emateak bertan kontsulta dezakete interesdunek.