Eusko Label eta Euskotren ligak Bilbon eta Santurtzin ariko dira; KAE2ko ontziek Bilbon bat egingo dute liga gorenekoekin larunbatean, eta Kantabrian ariko dira, bestalde, igandean.
36ko gerrako eta diktadurako familiei aholkularitza ematea eta garaiko dokumentuak eta objektuak biltzea izango da bulegoaren ardura.
Hirugarren gradua ukatzeaz gain, ez diote inolako baimenik eman ere ez Berari. Bestalde, Aitor Olaizola Zaballako espetxera mugituko dute.
Hasteko, udala eta Brioche Pasquier Recondok sinatutako hitzarmenari aurkeztutako alegazioen gainean eztabaidatuko dute zinegotziek.
Bidasoaldeko hamazazpi artisauk osatzen dute elkartea momentuz; igandean egingo den Herri Giroa jaialdian parte hartuko dute.
Irundik ere igaroko da Donostiako Klasikoa, larunbatean. Goizean, emakumeen lasterketa pasako da aurrera, eta, arratsaldean, gizonezkoena.
Bihar 20:00etan elkartuko dira Zabaltza plazan.
Eguraldi txarra iragarri dutela-eta hartu dute emanaldia Soroetako pilotalekura lekualdatzeko erabakia; frontoiko edukiera handiagoa denez sarrera gehiagoren salmenta iragarri dute.
Ainhoa Larrañagak 'Eskuminak' kanta propioekin egindako diskoa aurkeztuko du Junkal plazatxoan. 'Goazen' telesailean egin da ezagun.
Irailaren 15era arte egongo da zabalik eskaera epea. Entitate, ikastetxe eta elkarteek udalaren webgunearen bitartez izapidetu beharko dute; herritarrek, aldiz, BAZ bulegora jo dezakete.
Andra Mari Abesbatzeko kide batek COVID-19 gaitzan positibo eman duela-eta parrokian egitekoa zen kontzertua bertan behera uztea erabaki dute.