2021/7/26

Ostalari eta ostatu emaileentzako diru laguntza berriak onartu ditu udalak.

Ostalaritza eta ostatatze enpresei zuzendutako diru laguntzak aurkeztu ditu udalak

Itxeki Hondarribia planaren baitan onartutako bigarren diru laguntza lerroa da aurkeztutakoa; ezarritako irizpideen arabera, 7.000 euro jasoko dituzte enpresek gehienez.

Euskal presoen eskubideen alde mobilizatuko dira igandean.

Euskal presoen alde mobilizatzera deitu dute igandean

«Salbuespen espetxe politikari stop» esateko helburuarekin, euskal presoen eskubideen alde hondartzetan protesta egingo dute aurten ere.

KIima aldaketaren kontrako planaren lehen ekintzak aurkeztu ditu udalak

EJKEP Energia Jasangarriaren eta Klimaren aldeko Ekintza Planaren diagnostikoaren arabera, 2007tik 2019ra %16 jaitsi dira berotegi efektuko gasen isuriak.

Ander Elosegiren Tokioko finalaren bideoa

Ander Elosegik zortzigarren egin du Tokioko Olinpiar Jokoetako C1eko finalean. 106.59ko denbora egin du. Finaleko parte hartzearen bideoa hemen ikus daiteke.

Diploma olinpikoarekin geratu da Ander Elosegi

Zortzigarren tokian bukatu du, 106.59ko denborarekin, azkarrenetatik urrun. Laugarren diploma olinpikoa lortu du irundarrak.

Castro Urdialeseko bandera irabazi du Ama Guadalupekoak.

Bandera lortu du Ama Guadalupekoak Castro Urdialesen

Larunbateko estropada irabazi du gizonen eskifaiak; emakumeak azkenak izan dira bi egunetan, eta B trainerua bigarren sailkatu da asteburuan jokatutako bandera bakarrean.

Ander Elosegi finalerako sailkatu da

Finalerdietan hirugarren denborarik onena egin du piraguistak C1ean: 103.15. Dominaren bila irtengo da, gaur, 08:45etik aurrera.

Gijongo sexu erasoa gaitzetsi du Bidasoko Asanblada Feministak

Lau gizonezko atxilotu dituzte, bi emakume bortxatzea egotzita, horietako bat gipuzkoarra. Bidasoko Asanblada Feministak indarkeria matxistak ez duela etenik salatu du.

Oiasso museoko jarduerek jarraituko dute abuztuan ere

Familientzako tailerrak, antzerkia eta bisita gidatuak izango dira erromatar museoaren abuztuko eskaintzaren osagai nagusiak.

1.000tik gorakoa da tasa Irun eta Hondarribian.

Kutsatzeek behera egin badute ere, 1.000tik gorako tasa dute Hondarribia eta Irunek

Behera egin du kutsatzeen kopuruak aurreko asteburuarekin alderatuta Irunen kasuan, baina tasak 1.000tik gorakoa izaten jarraitzen du, baita Hondarribian ere.

Gehiago