Bigarren eskuko objektuen merkatua egingo da bihar Irunen, eta ekainaren 6rako bizikletak eta patineteak salerosteko merkatua antolatu dute Hondarribian.
Maiatzeko udaleko osoko bilkura egin dute, gaur, eta aurrera atera dira memoria museoaren eta txertoen sarbide unibertsala sustatzeko mozioak ere.
Damarritik Zumardira eta Masti kalean kokatuta daude zebra-bideak; Auzoka dinamikaren baitan herritarrek helarazitako eskaria da.
Larunbatean Bidasoa ibaian itotako 28 urteko migrantea, migrazio politiken biktima zuzena izan dela salatu du Harrera Sareak. Bihar, manifestazioa egingo dute 17:00etan, San Juan plazatik abiatuta.
Urtebete eta bost hilabeteren ondoren martxan dira berriro Madalen karrika eta Donostia kalea lotzen dituen eskailera mekanikoak.
Joan den astean erregistratutako eskaria aintzat hartu izana txalotu du Abotsanitz Herri Batzarrak, soilik "epe motzerako" balio duen arren.
Idazle, kazetari eta politikarien jaiotzaren mendeurrena betetzen dela-eta hamaika dira Ugalderen omenezko ekitaldiak. Hondarribian ere, bizitza eta lan eskergari balioa emateko, erakusketa inauguratu dute.
Petra Laborda hondarribiarrak ‘La cocina práctica’ errezetategia plazaratu zuen 1929an. Garai hartako roletatik harago jo zezaten, neskentzako sukaldaritza akademia bat sortu zuen ondoren. Haren figura berritzen ari dira orain.
Oraingoan esleipenak eskariaren hurrenkeran izango dira.
Joan den asteko astelehenetik ostegunera koronabirusagatik 32 positibo atzeman ziren Irunen eta Hondarribian, eta aste honetan 41.
Etxeratek presoak txertatu, berrogeialdia amaitu eta azken hilabeteetan etendako komunikazioak berreskuratzeko eskatuko du.
Lurraldeko Herri Arteko Txapelketaren laugarren jardunaldia izango da igandekoa.
Gizonak janaria prestatzen trebatu eta sukaldeko lanen ardura bere gain hartzeko helburua du tailerrak. Ekainaren 4ean izango da.
Partidak berreskuratu dituzten eskubaloi, futbol eta saskibaloi taldeen asteburuko ordutegiak. Hainbat kategorietan bukatutzat eman dituzte dagoeneko ligak.
'Liburutegia sormen iturri' dinamikaren barruan abiatu dute Maite Caballerori dagokion txokoa. Horrez gain, Felipe Cambonek 'Dos Mares' eleberria aurkeztuko du gaur.