2021/5/24

IV. Adikzio Planak helburuak indartu ditu, «jokoarekin lotutako arriskuak prebenitzeko»

Inkesta bat egin diete Irungo biztanleei, zehazki, 445 lagunek erantzun dute. 10 lagunek 7k aitortu dute azken urtean gutxienez behin jokatu dutela.

Joko inklusiboak jarri ditu udalak Sokoako haur parkean.

Joko inklusiboak egokitu ditu udalak Sokoako haur parkean.

Dibertsitate funtzionala duten haurrei zuzenduta daude eta beste umeekin batera jolastea dute helburu; Sokoa, Amute eta Ramon Iribarren kaleko haur parkeetan aurki daitezke.

Liztor beltzak 1

Milatik gora liztor beltzaren erregina harrapatu ditu Behemendik

Herriko hemezortzi puntuetan banatutako tranpen bitartez harrapatu dituzte erreginak; dimentsio handiko habiak sahiestea da helburua.

alardea

Aurten ere ez da alarde parekiderik izango

Alarde Parekidearen Batzordeak bigarren urtez jaia bertan behera uztea erabaki du, hura ospatzeko baldintza egokiak ematen ez direlako.

Bidasoak galdu egin du Cuencan

Bigarren postua ziurtatzeko aukeretako bat xahutu du talde irundarrak, Cuencaren kontra 21-17 galdu ondoren. Granollersen kontra larunbatean izango du hura poltsikoratzeko bigarren aukera.

Elkarretaratzea egin dute migrantearen heriotza salatzeko

Ehunka pertsona bildu ziren Irungo Harrera Sareak deituta, Azken Portun, aurreko egunean Bidasoa ibaian ito zen migratzailearen heriotza salatzeko.

COVID-19agatik kutsatuen jaitsiera apaltzen hasi da Bidasoan

Ostiraletik igandera Hondarribian koronabirusagatik positibo eman dutenak zortzi izan dira, eta irundarren artean 32 kasu atzeman dituzte.

Finalaurrekora begira jarri dira emakume txapelketako palistak

Emakumeen VI. Pala Txapelketako hirugarren jardunaldia "itzela" izan dela iritza, dena prest dute larunbatean izango den finalaurrerako.

Marlaxka

Zarautzen aurka lehiatu da Marlaxka I. Kutxa torneoan

Bina talderekin parte hartu dute lehiaketan Marlaxkak eta Zarautzek; berdinketa eta porrota bana eskuratu dituzte Hondarribiko taldeek.

Hondarribiko Udaletxea.

Esteban Olaizolaren heriotzagatik "samina" adierazi du udalak

Ostegunean zendu zen hondarribiarra; Olaizolaren senide eta gertukoei "hurbiltasuna" helarazi zien udalak larunbatean argitaratutako oharrean.

Asteburuko kirol emaitzak

Partidak berreskuratu dituzten eskubaloi, futbol eta saskibaloi taldeen asteburuko emaitzak.

Gehiago