Azokaren marka eta webgune berriaren zein martxan jarritako otarre eskaintzaren gainean balantze "oso ona" egin du udalak.
Pandemiak gogor astindu dituen artistei laguntzeko bigarren edizioa indartzea erabaki du udalak. Ekainaren 25era bitarte aurkez daitezke eskabideak.
Proposamenaren helburua «instalazioen funtzionaltasuna eta erosotasuna egokitzea eta berrantolatzea» da, finean, «barrualdea espazio funtzionalago eta abegikorragoa bihurtzea».
Aurten udalekuen plaza kopurua «nabarmen murriztu» dela diote. Udal gobernuari eskatu diote haur guztiei aukera berbera ematea, «familia eta lanaren bateratzea ahalbidetzeko eta Irungo haur guztien ongizatea bermatzeko».
EAEko Unicefeko batzordeko kideek ikastetxea bisitatu dute gaur goizean; Hondarribian sarearen parte den lehenengo ikastetxea izatea txalotu dute GKEko kideek.
Asobal Ligako azken txanpan izango dituzten aurkarien indartsuen kontra "estra bat" ematea dagokiela esan du Jacobo Cuetarak.
Zehazki, 2010. urteko maiatzaren 31tik 2010eko urriaren 21era bitarte hildakoen gorpuzkiak dira aterako dituztenak.
Datorren asteleheneko (hilak 17) LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira adostu dute testua.
Astelehenetik ostegunera 51 positibo gehiago atzeman dituzte osasun zerbitzuek Irunen, eta beste 15 Hondarribian.
Lapurdi, Zuberoa eta Gaskoinen kaleetan egingo dituzte lanak datorren astean; trafiko mozketak eragingo ditu esku hartzeak.
Partidak berreskuratu dituzten eskubaloi, futbol eta saskibaloi taldeen asteburuko ordutegiak.
Igandean, Mikel Azpirozen kontzertua izango da Amaia KZn, eta, larunbatean, Gaztelekuan gaztetxoentzako hainbat ekitaldi izango dira.