2021/3/22

Berdela eta antxoaren kosterari ekin diote arrantzaleek.

"Makal" baina aurrera doa pixkanaka kostera

Berdelari "azaltzea" kostatu zaiola eta antxoa "gure kostan gutxi" ikusi dutela adierazi du Eugenio Elduaien Gipuzkoako Kofradietako presidenteak

Gros A taldearen aurka lehiatu da Marlaxka.

Euskal Ligari ekin dio Marlaxkak asteburuan

Gros A taldearen aurka lehiatzea egokitu zitzaion talde hondarribiarrari; 3-1 emaitzarekin garaipena lortu zuten donostiarrek.

Elkarte gastronomikoak

Elkarte gastronomikoekin bildu da EAJren gobernu taldea

Itxierak eragindako kalteak arintzeko hainbat eskari helarazi dizkiete elkarteetako ordezkariek jeltzaleen udal taldeari.

Etxeko langileei omenaldia egingo diete larunbatean

Zaintza lanak behingoz aitortu eta agenda politikoan sartu behar direla aldarrikatu du Behe Bidasoko Eskubide Sozialen Kartak.

BATeko Jose Leonidas Romero, Tokiotik gertu

Orain arteko markarik onena ezarri du Errusian jokatutako meeting-ean. Datozen lehiaketetan eskuratutako puntuek baldintzatuko dute Olinpiar Jokoetarako txartela.

Kontaiguzu Dakizuna iniziatiba martxan jarri du Oiasso museoak

Oiasso Museoaren Lagunek parte hartuko dute, eta hainbat arlotan daukaten ezagutza partekatuko dute, historia edo arkitekturan, esaterako.

Irungo Udaltzaingoa

36 isun berri azken zazpi egunetan

Hilaren 15etik 21era bitarte 36 zigor espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko ezarritako neurriak ez betetzeagatik.

Sakelako telefonoak biltzen ari da harrera sarea

Eskuko telefonoak uzteko gunea Irungo Harrera Sareak Kale Nagusia 4ean duen lokala izango da, eta egunero egongo da irekita, goizez.

Hondarribia FE futbol

Asteburuko kirol emaitzak

Partidak berreskuratu dituzten futbol eta saskibaloi taldeen asteburuko emaitzak.

pierre lhande kalea

Pierre Lhande kaleko trafikoa moztuko dute bihar goizean

Zuhaitz kimaketa egiteko moztuko dute errepidea, eta beraz, Higer Bidea erabili beharko dute interesdunek nahitaez.

Gehiago