Kontaiguzu Dakizuna iniziatiba martxan jarri du Oiasso museoak
Oiasso Museoaren Lagunek parte hartuko dute, eta hainbat arlotan daukaten ezagutza partekatuko dute, historia edo arkitekturan, esaterako.

Oiasso Museoak iniziatiba berri bat aurkeztu du, Kontaiguzu Dakizuna. Oiasso Museoaren Lagunek historiari, arkeologiari, mitologiari, pentsamenduari, tradizioei, bitxikeriei eta ohiturei buruz daukaten ezagutza partekatzeko gune izango da museoa, baita garai bateko pertsonaia ezagunei buruz jardun edo leku zirraragarrietara eraman ere.
Saioa ostegun honetan izango da, 19:00etatik aurrera. Roberto Blanco Martinek hizkuntzen historiari buruzko hitzaldia emango du, eta hala nola, familia linguistikoez jardungo da. Bigarren hitzaldia, berriz, Maria Jimenez Goyaren eskutik iritsiko da, eta emakume filosofei buruz arituko da, ¿Mujeres filosófas?. 20 minutu iraungo du saio bakoitzak, eta borondatezkoa izango da.
Parte hartu nahi duenak emailera idatzi edo 943 63 93 52 telefono zenbakira hots egin behar du.