2021/2/18

22 urtez hiriko nerabeei arreta ematen

Ingurune Irekiko Heziketa Programaren egoitza bisitatu du gaur David Nuño ordezkariak. Azaldu duenez, gazteekin «haien hizkuntzan» lan egitea da programaren asmoa, hezitzaile eta nerabeen artean harreman hurbila izatea, zuzenekoa.

Ikasle etorkinek euskara ikasteko baliabide gehiago eskatu ditu Talaia BHIk.

Gobernu taldeak Talaia institutuak egindako eskaerak «ez erantzutea» deitoratu du PSE-EEk

Hezkuntza sisteman murgildu ahal izateko kanpotik iritsitako ikasleak euskara ikasteko errefortzua galdegin dio talde sozialistak EAJren udal gobernuari.

Pablo Hasel askatzeko exijituko dute irundarrek

Bidasoko GKSk mobilizatzera deitu ditu irundarrak bihar. Atxilotu berri duten rap abeslariari babesa adieraziko diote.

‘Montai auzian’ deliturik ez duela ikusi fiskaltzak jakinarazi du Abotsanitzek

«Irregulartasunak» onartu ditu fiskaltzak, nahiz eta zehaztu duenez, «ez da nahikoa frogatu Montai taldeko enpresen kontratazioan egindako irregulartasun horiek delitu direnik».

1,7 milioi euroko aurrekontua, hiriko berdegune, parke eta lorategiak mantentzeko

Irunek egun dituen ia milioi bat metro karratuko eremu berdea «mantendu, zaindu eta hobetzea» da onartu berri duten diru partidaren helburu nagusia.

Zaldunborda eremuko gaurko irudia. HAPOaren aurkako sententziak lanak geldiarazi ditu.

EH Bilduren arabera EAJk ez du HAPOaren «hilotza kutxan sartu nahi»

«Milioi bat euroren bueltan» kostatu arren, «gaizki» egin zela gogoratu du koalizio abertzaleak, «ezin dugu denbora, diru eta baliabide gehiago galdu».

FICAB arkeologia zinemaldian parte hartzeko aukera zabalik da jada

Ikus-entzunezko genero guztiak onartuko dituzte lehiaketan eta edonor izan daiteke sortzailea.

Talaia Biteri ikastetxearen ondoko belardian dago intxaurrondoa.

Pirritx, Porrotx eta MariMototsek oparitutako intxaurrondoa landatu du udalak

Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoek ‘Amaren intxaurrak' izenpeko emanaldian hondarribiarrei oparitutako zuhaitza da landatukoa.

Irungo Udaltzaingoa

Hilaren 1etik 14ra 166 zigor espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak

Urtarrilean zehar 75 salaketa aurkeztu zituzten, denera. Igoera nabarmena izan da hil honen lehen hamabostaldian.

Jose Grazenea Agirregomezkorta artista hil da.

Jose Grazenea Agirregomezkorta artista zendu da

Irundarra sortzez, Hondarribian igaro zituen haren bizitzaren urte gehienak. Margolariaren familia eta lagunei «hurbiltasuna» eta «samina» helarazi dizkie alkateak udalaren izenean.

Higer inguruan ari dira irundarraren bila [Irudia: Gipuzkoako Gurutze Gorria].

Desagertutako gizonaren bilaketa lanei heldu diete berriro

Asteartean desagertu zen 67 urteko irundarra Higerreko farolaren inguruan; atzo ekin zieten larrialdi zerbitzuei bilaketa lanei.

Gehiago