Desagertutako gizonaren bilaketa lanei heldu diete berriro

Asteartean desagertu zen 67 urteko irundarra Higerreko farolaren inguruan; atzo ekin zieten larrialdi zerbitzuei bilaketa lanei.

Higer inguruan ari dira irundarraren bila [Irudia: Gipuzkoako Gurutze Gorria]. Higer inguruan ari dira irundarraren bila [Irudia: Gipuzkoako Gurutze Gorria].

Desagertutako gizonaren bilaketa lanei heldu diete berriz ere Gipuzkoako Gurutze Gorriak eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Zerbitzuak. Atzo hasi ziren 67 urteko irundarra bilatzen, senideek bezperan etxera itzuli ez zela ohartarazi ostean. Higer itsasargiaren ingurua miatzen ari dira haren bila.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.