Larrialdi zerbitzuen arabera, Jaizkibelen arrantza egiten ari zen gizon bat itsas kolpe baten ondorioz uretara erori da. Harekin arrantzan ari zen beste gizon batek eman du abisua.
Eusko Jaurlaritzak eskainitako zerbitzua izanik, ibilbidean zehar gertuen dauden geltokiak ahalbidetzeko elkarrizketa prozesua has dezan eskatu dio Iosu Alvarezek Txomin Sagarzazuri.
Igandean taularatuko du taldeak 5 urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizuna, Itsas Etxea auditoriumean, 17:30ean abiatuta.
Llobregateko igoera erabat itxi du udalak, nahiz eta ez duen zehaztu aurretik gertatutako luiziarekin loturarik ote duen. Hilaren 19tik lau lur jausi ezagutarazi ditu udal erakundeak.
Azken proiektu honetan bi logelako bost etxebizitza, hiru logelako lau eta mugikortasun urriko pertsonentzako egokitutako logela bakarreko etxebizitza bat eraikitzea aurreikusi dute.
Intxaurreta eta Gurutzeko lotuneen arteko errepidea zabalduko dute. Lau hilabetez lanak egin dituzte bertan.
Bisita gidatua beharrean, hitzaldia eskainiko dute bihar erakusketaren protagonista den Jesus Maria Corman eta Menchu Gal aretoko komisario Helena Elbustok.
Errepideko seinaleztapena margotu behar dutela eta, Bitoriano Juaristi eta Axular kaleen arteko bidea itxita egongo da datozen egunotan.