2021/1/19

David Sotoren lekukoa hartuko du Eukene Lopezek

Sei urtez zinegotzi gisa aritu ostean, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzako kideak zinegotzi izateari utzi dio. Postua utzi arren, Eusko Legebiltzarretik «nire hiriagatik eta bere interesengatik borrokatzeko prest» dagoela esan du.

Luizia izan da Llobregateko aldapan.

Llobregateko aldapan izandako luizia hilaren 26an eta 27an garbituko du udalak

Iazko abenduaren 9an lursail pribatu batean gertatutako luizia garbitzeko neurririk hartu ez denez, udal zerbitzuek esku hartuko dutela jakinarazi du Gonzalo Carrion zinegotziak.

Osasun sistema publikoaren aldeko mobilizazioekin bat egin dute pentsiodunek

Osasun sistema publikoaren alde herritar talde batek iragarritako mobilizazioetan izango dira. Bihar eta etzi elkarretaratzeak egingo dituzte.

Bernardina Escudero egoiliarra izan da Pfizerren bi dosiak jasotzen lehena Gipuzkoan.

Caser Betharramgo bigarren txertaketa saioa txalotu du PSE-EEk

Txertaldia berri «ontzat» jo arren, osasun segurtasun neurriak errespetatzen jarraitzera deitu ditu herritarrak Iosu Alvarez sozialisten bozeramaileak.

Positibo berri bat Gurutze Gorrian

Azken honekin, bederatzi egoiliar dira COVID-19a dutenak Irungo adinekoen zentroan.

Liburuaren eta pala txapelketaren dokumentalaren aurkezpen ekitaldia.

[Bideoa] Emekik ekoitzitako 'Antzina eta Gaur' liburuaren 400 kopia geratzen dira soilik

Argitalpenaren 2.500 ale plazaratu zituen emakumeen elkarteak Gabonen aurretik; «arrakasta izugarria» izan duela iritzi diote kideek.

Martindozenea Gaztelekuan, artea hiru dimentsiotan

'Mina' izeneko erakusketa inauguratuko dute larunbatean. Hainbat koadro aurki daitezke, zirriborroekin eta 3Drako inprimagailuekin egindako irudiekin.

BATeko neska-mutilak, onenekin lehiatzeko prest

Otsaila eta martxoan helduko diren lehiaketak prestatzen jarraitzen dute taldeko kirolariek. Asteburu honetan Anoeta belodromoan partaidetza libreko laugarren jardunaldia jokatu dute.

Gehiago