Caser Betharramgo bigarren txertaketa saioa txalotu du PSE-EEk

Txertaldia berri «ontzat» jo arren, osasun segurtasun neurriak errespetatzen jarraitzera deitu ditu herritarrak Iosu Alvarez sozialisten bozeramaileak.

Bernardina Escudero egoiliarra izan da Pfizerren bi dosiak jasotzen lehena Gipuzkoan. Bernardina Escudero egoiliarra izan da Pfizerren bi dosiak jasotzen lehena Gipuzkoan.

Iosu Alvarez Hondarribiko PSE-EEren bozeramailea «asebeteta» agertu da igandean Caser Betharram adinekoen egoitzan izandako txertaketa saioarekin, komunikabideetara igorritako ohar batean azaldu duenez. «Oso berri ontzat» jo du koronabirusaren aurkako Pfizerren bigarren dosia zentroko egoiliar zein langileei administratu izanagatik. Alvarezek gogoratu du, hala ere, osasun segurtasun neurri guztiak betetzea ezinbestekoa dela Espainiako Osasun Ministerioak txertaketa aurreikuspenak bete bitartean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.