Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Galeria] Jesus Carrera, gertuago

PCEko idazkari nagusi hondarribiarraren gorpuzkiak berreskuratu dituzte. 1945ean fusilatu zuten Alcala de Henaresen. 73 urte geroago anai-arreben ondoan hobiratu nahi du familiak.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2018/06/22
jesuscarrera.azala

Paco Etxeberria Aranzadiko forentsea, exhumazioa bitartean, hilaren 15ean.

Jesus Carrera Olaskoaga hondarribiarraren gorpuzkiak berreskuratu zituen bere familiak joan den ostiralean. 1945eko urtarrilaren 16an fusilatu zuten Alcala de Henaresen, Espainiako Alderdi Komunistako (PCE) idazkari nagusi zenean. Hilerriko hormaren kontra erail zuten, eta bertan hobiratu, alderdiko beste hiru militanterekin batera. Udaberrian jakin zuten bere ilobek osabaren gorpua non zegoen, Aitzol Arroyo historialariak eginiko ikerketaren berri eman zienean. Hala, bere gorpuzkiak berreskuratzeko prozesua abiatu zuten, eta ostiralean aurkitu zituzten hezurrak, sei orduz luzatu zen indusketan —Oarso Bidasoko Hitzak zuzenean kontatu zuen exhumazioa @hondarribihitza Twitter kontuan sortutako hariari esker—. Argi, Maria eta Xabi Carrera, Jesusen sei ilobetako hiruk, bertatik bertara jarraitu zituzten osabaren gorpuzkiak lurpetik ateratzeko lanak. Lehen uneak gogorrak izan zirela onartu zuten buruzagi komunista izandakoaren ilobek. «Baina inguruan hainbeste jende ikusteak asko lagundu digu», esan zuten. PCEko kideak, Alcalako memoria elkartekoak, eta Javier Rodriguez Alcalako alkate sozialista egon ziren ekitaldian. Aranzadiko arkeologia eta antropologia arloko hiru kidek zuzendu zituzten lanak, Paco Etxeberriak, Lourdes Herrastik eta Tito Agirrek. Aste batzuk beharko dituzte laborategian gorpuzkiak Carrerarenak direla guztiz ziurtatzeko. Ondoren, Hondarribiko hilerrian hobiratuko dituztela jakinarazi du familiak, «Carrera Olaskoaga familiaren panteoian, lau anai-arrebekin batera, eta bosgarrenaren ondoan». Ikerlariak asebeteta Aitzol Arroyok burutu du ikerketa eta azken hilabeteetan Joserra Enparan Sasetaren Aldeko Taldeko kidearen laguntza izan du. Bi ikerlariek parte hartu zuten ostiraleko exhumazioan eta «asebeteta» bukatu zutela onartu du Arroyok. «Aurreikusitako helburuak bete baino gehiago egin dira. Hezurrak ez zeuden oso egoera onean eta, adibidez, tiroa non jaso zuen ziurrenik ez dugu jakingo, baina hezur ugari atera dira, garezurra, hankak, besoak, eskuak…Bi zapatilak ere agertu dira, egoera bikainean, eta gerrikoaren belarria, gauza horiek oso garrantzitsuak dira». Enparanen ustez, Jesus Carrera nor zen aintzat hartzeko balio izan du prozesuak: «Gorpuzkiekin batera berreskuratu da historiaren zati garrantzitsu bat. 1945ean fusilatu zuten, gerra eta gero, gerra kontseilu baten ondorioz. Eta beren baloreak berreskuratu dira, langile izaera, askatasunaren eta faxismoaren aurkako borroka, eta heriotzarainoko konpromisoa».

+ Xabi Carrera, Jesus Carreraren ilobari elkarrizketa.

Jarraian, hilaren 15eko exhumazioaren hainbat irudi:
Jesus Carreraren gorpuzkinen exhumazioa
Jesus Carreraren gorpuzkinen exhumazioa
Jesus Carreraren gorpuzkinen exhumazioa
Jesus Carreraren gorpuzkinen exhumazioa
Jesus Carreraren gorpuzkinen exhumazioa
Jesus Carreraren gorpuzkinen exhumazioa
Jesus Carreraren gorpuzkinen exhumazioa
Jesus Carreraren gorpuzkinen exhumazioa
Jesus Carreraren gorpuzkinen exhumazioa
Jesus Carreraren gorpuzkinen exhumazioa
Jesus Carreraren gorpuzkinen exhumazioa
Jesus Carreraren gorpuzkinen exhumazioa
Jesus Carreraren gorpuzkinen exhumazioa
Jesus Carreraren gorpuzkinen exhumazioa
Jesus Carreraren gorpuzkinen exhumazioa
Jesus Carreraren gorpuzkinen exhumazioa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.