Larunbatean aurkeztu zioten herriko hainbat eragileri Eztena proiektuaren nondik norakoak Palmera Montero gunean.
Amaitu berri den urtearen inguruko balorazioa plazaratu du xake klubak. «Balio eta konpromisoz betetako familia handi bat osatzen dugula» argi geratu dela iritzi diote kideek.
Gizonezkoentzako S, M eta L neurriko neguko berokiak jasoko dituzte Kale Nagusiko lokalean, gaur, ostegunean eta larunbatean.
Emaitza onekin itzuli dira BATeko kirolariak Donostiako Anoeta belodromoan jokatutako Pista Estaliko Euskadiko Txapelketa Absolututik.
COVID-19aren izurriak hala ahalbidetu arte Irunen izango dira Hondarribiko pentsiodunak astero. Eskaerak «politikoak» direla gogoratu du mugimenduak.
Dozenaka hondarribiarrek erantzun zioten larunbatean Sarek egindako deialdiari. Eguraldiak ez zuen hitzordua oztopatu, eta errepresaliatuekiko elkartasuna lau haizetara zabaldu zuten beste behin ere.
Begiradak programaren baitan dagoen hitzaldia izango da. Ideia, artista frantsesaren artelanak ikuspegi berri batetik ezagutaraztea da. Aldi berean, beraien ikastaroetan parte hartzeko izen ematea ireki dutela eman dute jakitera.
Hondarribian 100.000 biztanleko tasa 300dik gora jarri da asteburuan 18 kutsatu izan eta gero. Irunen, aspaldiko igoerarik nabarmenena izan da.
Hilaren 4tik 10era bitarte 29 isun espediente zabaldu dituzte Irunen, gehienak zirkulazio askatasuna, ordutegia edo gehienezko talde kopurua ez errespetatzeagatik izan dira.
Bigarren fasearen asmo nagusia liburutegi eta kultur zentroko kultur instalazioa «handitzea eta sendotzea» izango da. Finean, «ekipamendu moderno, erabilerrazak eta erabilera askotariko aretoak» aurreikusi dituzte.