Osoko bilkura telematikoa egin zuen atzo lehen aldiz Hondarribiko Udalbatzak. Hartutako erabakien artean daude, besteak beste: zenbait hobari aplikatzea, euskara lan hizkuntza gisa garatzea, eta Lesbosko errefuxiatuei laguntza ematea.
Azken neurri murriztaileak ezagutarazi ondotik, tokiko merkataritza, ostalaritza eta kulturaren sektoreen gaineko kezka agertu du koalizio abertzaleak.
Haurra zenetik izan du beharra dutenei laguntzeko grina Josune Mendigutixak. 2018tik, Afrikatik iritsitako migranteak artatzen aritzen da, egunez zein gauez. «Jubilatu arte» jarraitzeko asmoa du; gero ere bai.