2020/9/29

IRUNGO Udaletxea

Berriro Europako Bikaintasunaren Zigilua eskuratzeko inkesta bat egingo diete irundarrei

2018an eskuratutako zigilua berritzeko asmoa du udalak. Horretarako, hamabi galdera egingo dizkiete hiriko 382 laguni, telefono bidez.

Adinekoen Nazioarteko Egunerako zenbait jarduera antolatu dituzte

Cristina Laborda ordezkariak Behobiako adinekoen zentroan egindako bisita probestu dute datozen egunotako agenda aurkezteko. Txangoak eta ikus-entzunezko proiekzio bat eskainiko diete.

Itsas Etxea auditoriuma

Casa Manolon izandakoei PCR probak egiteko eskatu die Osasun Sailak

Itsas Etxea auditoriumean egingo dituzte test azkarrak gaurko 15:00etatik aurrera. Hilaren 19tik 26ra bitartean bertan egondakoei luzatu die deia Osakidetzak.

'Barrenetik' dinamikaren seigarren atala kaleratu du Guztion Alardea taldeak.

[Bideoa] Pasarte berria ikusgai jarri du Guztion Alardeak

'Barrenetik' dinamikaren 'Helene, Gabriela eta Maialen' izenpeko seigarren atala plazaratu du sare sozialetan gazte taldeak.

girabira

Igandean emango diote amaiera aurtengo Girabirari, Mendibil parkean

Poesia eta musika uztartuko ditu La fantastica banda taldeak. Sarrerak emanaldia hasi baino 50 minutu lehenago eskuratu beharko dira, parkean bertan.

Reggae saioa antolatu du larunbaterako Lakaxitak, bazkari eta guzti

Talde ugarik alaituko dute arratsaldea. Saioa Lakaxitako zelaian egingo dute, neurri guztiak kontuan hartuta. Sarrerak 5 euroan eskura daitezke jada.

Gehiago