Odriozolak IV. Bar Mari Bidasoa Erregulartasunaren Saria eskuratu du; Salinasek aldiz, Conecta Bidasoaren goleatzaile gorenaren saria jaso du, 135 gol sartu ostean.
Zelai artifiziala aldatuko dute, eta harmailak zein argiztapena ere hobetuko dituzte. Orotara, 300.000 euroko inbertsioa egingo dute.
Irailaren 2an egingo dute emakumeen sailkapen estropada, eta 3an gizonena. Bandera jokoan izango den bi igandeetako ordutegian ere aldaketak daude.
Lanak hiru hilabetez luzatzea aurreikusi du Ignacio Olaziregi Astilleros enpresak; Sustraia boluntario taldeak orain arte egindako mantenu lana ordeztuko du ontziolak.
Kukai eta Reala, futbola eta dantza uztartuko ditu taldeak oholtza gainean, Kasino zaharreko lorategietan, 20:00etan hasita.
Airelineak egunero hegaldi bakarra eskainiko du Madrilera irailaren 11tik aurrera. Uneotan Vueling-ek astean hiru zerbitzu besterik ez ditu ematen Bartzelonara.
Osasun krisiak aurtengo denboraldia mugatu arren, «jende asko» bertaratzen ari dela ondorioztatu du udalak.
Ttopara Kultur Elkarteak antolatuta, bost gai emango zaizkie parte hartzaileei eta goizean zehar atera beharko dituzte horiekin lotutako irudiak.
Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak Hondarribia bisitatuko du asteburuan; itsasoen kutsadura, aldaketa klimatikoa eta urazpiko animaliek bizi duten egoera azaleratzeko helburua du jaialdiak.