Musukoa ez erabiltzeagatik hemezortzi espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak
Iragan asteko datuak plazaratu ditu aste honetan Irungo Udalak, eta ordutegia ez betetzeagatik ostalaritza establezimendu batek ere salaketa jaso duela jakinarazi du.
Osasun neurriak ez betetzeagatik iragan astean zabaldutako zigor espedienteren berri eman du aste honetan Irungo Udalak, eta orain dela bi asteko datuekin alderatuta, nabari hobera egin duela herritarren jarrera ondoriozta daiteke. Izan ere, %50 behera egin dute azken astean osasun neurriekin lotutako salaketak: orain dela bi aste berrogei salaketa abiatu zituen Irungo Udaltzaingoak, eta erdia, hemeretzi, aurrekoan.
Zabaldutako informazioaren arabera, hemeretzi espediente zigortzaile horietatik hemezortzik musukoaren erabilerarekin lotura dute. Azken salaketari dagokionez, ordutegia bete ez duen ostalaritza establezimendu bati dagokiola argitu du tokiko gobernuak.