Osasun neurriak ez betetzeagatik ia berrogei espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak
Uztailaren 27tik atzora arteko kontuak plazaratu ditu Irungo Udalak, eta salaketen gehiengoa musukoa ez janzteagatik eman dela jakinarazi du.

Osasunerako segurtasun neurriak ez errespetatzeak ondorioak dituela Irunen argi utzi du Udaltzaingoak. Uztailaren 27tik atzora arte berrogei espediente zabaldu dituztela udaltzainek jakinarazi du Irungo Udalak, horien gehiengoa, hamahiru, musukoa ez erabiltzeagatik.
Era berean, kale-zurrutadari lotutako hamaika salaketa proposamen egin dituztela, eta gazte lokaletan arauak hausteagatik beste hamar izan direla ere plazaratu du tokiko gobernuak.
Bestalde, ordutegiak eta neurriak ez errespetatzeagatik hiru ostalaritza gune salatu ditu Udaltzaingoak. Kasu honetan hala ere, orokorrean, tabernak eta jatetxeak ondo ari direla erantsi dute udaletik.