Berrehundik gora umek parte hartu dute 2020ko Hondarribia Futbol Elkarteak antolatutako udako eskolan, %91 bertakoak, eta %9 Bidasoaldekoak.
Iragan asteko datuak plazaratu ditu aste honetan Irungo Udalak, eta ordutegia ez betetzeagatik ostalaritza establezimendu batek ere salaketa jaso duela jakinarazi du.
Eskailerak eta malda berritu ditu udalak, baita murrua egonkortu ere. Autobus geltokian markesina jarrita, argi puntuak besterik ez direla falta jakinarazi du udalak.
Patxuko Nice eta Psilo-cy-been taldeek zuzenekoa emango dute udako kultur agendan antolatutako ekitaldien baitan.
Bina positibo berri baieztatu ditu Osasun Sailak Hondarribian eta Irunen. Azken egunetan etengabe hazten ari da kasuen kopurua Bidasoan.