Lau koronabirus kasu berri baieztatu dituzte Bidasoan
Bina positibo berri baieztatu ditu Osasun Sailak Hondarribian eta Irunen. Azken egunetan etengabe hazten ari da kasuen kopurua Bidasoan.
Koronabirusaren gaineko azken datu ofizialak ezagutarazi ditu Osasun Sailak, eta horien arabera, bina kutsatu berri dago Hondarribian eta Irunen. Azken egunetan pixkanaka hazten ari da positiboen kopurua Bidasoan.
Aldaketa izan da, halaber, Osasun Sailak plazaratutako txostenean, eta birusaren transmisio tasaren berri ematen hasi da herriz herri. Hala, Irunen %23,37koa da transmisio tasa, eta %35,43koa Hondarribian. Irunek du beraz intzidentzia tasarik txikiena Bidasoan, eta Hondarribiak altuena.