Uztailaren 27tik atzora arteko kontuak plazaratu ditu Irungo Udalak, eta salaketen gehiengoa musukoa ez janzteagatik eman dela jakinarazi du.
Deskontaminazioa bukatuta Olaberria bailararen babeserako plan berezia aktiba dezan galdegin diote jeltzaleek PSE-EEren udal gobernuari.
Tokiko gobernuak zabaldutako informazioaren arabera, Zimizargako baratze profesionaletan elkartu dira ordezkariak lehen sektorearen aldeko apustua berresteko helburuarekin.
Igoera nabarmena eman da Irunen azken bost egunetan eta hamar kutsatu berri zenbatu ditu Osakidetzak udalerrian. Hondarribian pertsona bakarra kutsatu du gaitzak.
Hilaren 7rako finkatu du jatorrizko bertsioa proiektatzeko hitzordua Kultura departamentuak, Junkal plazatxoan, 22:00etatik aurrera.