Gora egiten ari dira koronabirus kasuak Bidasoan
Igoera nabarmena eman da Irunen azken bost egunetan eta hamar kutsatu berri zenbatu ditu Osakidetzak udalerrian. Hondarribian pertsona bakarra kutsatu du gaitzak.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren inguruan kaleratutako azken datu ofizialen arabera, hamaika pertsona kutsatu dira azken bost egunetan Bidasoan; horietatik hamar Irunen eta bakarra Hondarribian.
Irungo kasuei dagokienez, uztailaren 30ean hiru koronabirus kasu atzeman zituen Osakidetzak, uztailaren 31n bost, eta larunbatean eta igandean kasu bana. Horietatik zazpi Dunboako anbulatorioan identifikatu dituzte eta beste hiruak erdialdekoan. Hondarribian gaitzak kutsatutako kasu berria igandekoa da. Txostenak atzo gauerdira arteko emaitzak jasotzen ditu.
Bertan irakur daiteke Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioaren datuak biltzen dituen txostena.