1936ko gerrarekin eta diktadurarekin zerikusia duten Irungo gertaerak ezagutzera emateko helburuarekin sortu du mapa Nicolas Guerendiain elkarteak. Online bidez kontsulta daiteke.
Bidegorri bat eraikitzeko proposamena helarazi berri diote udal gobernuari. «Ez du ia aldaketarik eragingo ibilgailuen zirkulazioan, baina oinezkoengan eta bizikleta eta patineteen erabiltzaileengan segurtasuna bermatuko du», diote jeltzaleek.
Max Arte Eszenikoetako Espainiako kale ikuskizun onenaren saria eta Leioako Umore Azokarena jaso ditu dantzaldiak 2018an eta 2017an, hurrenez hurren.
Makina bateko pantaila haustea leporatu diote gizonari. Ertzaintzako kideek gizona identifikatu eta atxilotu zuten atzo, kalte delitua leporatuta.
Hilaren 10etik launa kasu berri atzeman dituzte Irunen zein Hondarribian, azkenak atzo. Orotara, 53 infektatu izan dira Hondarribian pandemia hasi zenetik, eta 253 Irunen.
Hirurogei ikastaro eta 500 plazatik gora eskainiko dituzte Artalekuk eta Azken Portuk datorren hilabetean.
Internet bidez eskuratutako sarreren dirua automatikoki itzuli den arren, Turismo Bulegoan erositakoen kasuan aurrez aurre eskatu beharko dute itzultzea, bulegoan bertan.
Artisau garagardoaren kultura egonkortzen ari da Euskal Herrian. Bidasoan bada lanean ari den fabrika bat: Bidassoa Basque Brewery.