Sendi giroan hasi zen elkartasun ekintza batek, familia zabalago baten kide bilakatu zituen Mikel Arnaez eta Ane Aginagalde: Odol emaileen taldeetako ordezkari dira, orain, antxotarra eta hondarribiarra.
Euskal Herri osoko hondartzetan mobilizatzera deitu du Etxerat elkarteak. Hondarribian 12:00etan elkartzera deitu dute, hondartzaren atzealdeko aparkalekuan.
Jaizkibel konpainiak jakinarazi duenez, herritarren arteko berdintasuna bermatu izanagatik aitortza egitea erabaki du epaimahaiak.
Hari doinuek Hondarribia beteko dute gaurtik, XVIII. Nazioarteko Gitarra Jaialdiari esker. Nazioarteko zein bertako gitarrista ospetsuen parte hartzearekin, hitzordu ekidinezina izango da gitarraren maitaleentzat.
Bizitza eta kolorea eman die Menina tailerrak berrogei urtez bertan sortutako txotxongilo, panpina edota buruhandiei; hala lortu dute Idoia Seijok eta Jonan Basterretxeak artisautza euren bizimodua izatea.
Hiru kasu berri izan dira Bidasoan azken orduetan, guztiak Irunen.
Autoarekin harrapatutako ama-alabak ez daude larri, baina Donostia Ospitalera eraman dituztela jakinarazi du Udaltzaingoak.
BAT Bidasoa Atletiko Taldeak azaldu duenez ostegunean hasiko da lehiaketa sasoia Gipuzkoan Anoetako estadio txikian antolatu duten parte hartze libreko probarekin.
Itxialdiaren ondoren antolatutako lehen proba izango da larunbatekoa. Itsas-Kayak Euskal Federazioaren eta Hondarribia Arraun Elkartearen artean antolatu dute hitzordua.
Bertakoei zein kanpokoei osasun segurtasun arauak betetzeko «beharra» azpimarratuz hainbat kartel informatibo jarri ditu tokiko gobernuak.
'Kabenzotz, la que hemos liao...' gaztelerazko ikuskizuna ikusteko aukera izango dute interesdunek udako kultur agendaren eskutik.
San Martzial-Txingudi Kirol Guneko igerilekuen ateak irekiko dituzte hilaren 31ean. Larrialdi egoeragatik, bi txanda ezarri dira: bata goizez eta beste arratsaldez. Edukiera ere mugatu da.
Mantenu lanak egiteko helburuarekin goiz osoan zehar itxita egongo dela jakinarazi du udalak.
Ahots zurien Xatz Eskifaiak irekiko du kantaldia Amaia Aldalur zuzendariaren gidaritzapean eta Iñaki Gezala piano jotzailearen laguntzarekin.
Larunbatetik aurrera eman daiteke izena eta abuztuaren 12rako finkatu dute hitzordua, 21:30etik aurrera.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak zabaldu duen azken txostenaren arabera, positibo berri bat atzeman zen atzo, Irunen. Igandean ez zen kasurik egon.
51 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Ertzaintzak ardotegi batean kalteak eragin eta lapurtzea leporatuta.
Sarrera doakoa da, eta zorrotz beteko da COVID-19ari aurre egiteko indarrean dagoen neurri sorta.
Bi eskuetan zituen zauriak sendatuta, polizia etxera eraman zuten atxilotua, eta epailearen aurrera, ondoren. Anbulatorioan kalteak eragitea eta hiru langileak mehatxatzea egotzi diote.
Udaletxeko etxabeak eta Muliateko udal egoitza herritarrei aurrez aurreko arreta gune gisa erabiltzeko eskatu dio talde sozialistak udal gobernuari.