Bost positibo gehiago atzeman dituzte Bidasoan azken egunotan
COVID-19ak hiru lagun gehiago kutsatu ditu Irunen, eta beste bi Hondarribian. Izurria hasi zenetik, denera, 302 positibo egon dira Bidasoan.
Koronabirusak utzitako azken datuen arabera, bost lagun gehiago infektatu dira azken egunotan Bidasoan, hiru Irunen eta bi Hondarribian. Martxoan pandemia egoera ezarri zenetik, 302 lagunek eman dute positibo eskualdean, 251 Irunen eta 51 Hondarribian.
HITZA-k hilaren 7an argitaratu zuen azken zenbaketa. Ordutik, hala ere, eta Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera, hilaren 9an kutsatu berri bat atzeman zuten Irunen, eta beste bi gehiago hilaren 11n. Hondarribiari dagokionez, hilaren 10ean eta 11n positibo bana erregistratu zituen bertan Osakidetzak.