
Itxialdiak iraun bitartean ondare historiko eta kulturala zabaltzeko hainbat gonbidapen luzatu ditu Arma Plaza fundazioak; azkena, Hondarribiko historia hurbilaren pasarteetako bat: 245 Erresistentzia Gunea.

Konfinamendu garaiko paseo batean azken urteotako aurkikuntzarik handiena egin du Iñigo Txintxurreta irundarrak: hiriko lehen trikuharria.

Astelehenean zabalduko dute (hilak 25). Halere, soilik ikasleak sartu ahal izango dira, maila berrietara igaro ahal izateko proba egin behar dutenak.

Familia eta norbanako zaurgarrientzako laguntzak, maskara banagailuak eta posta bidezko banaketa bezalako neurriak hartzeko eskaera helarazi dio udal gobernuari.

Ikasle guztien "aukera berdintasuna" bermatzeko helburuarekin, zailtasun ekonomikoak bizi dituzten familiei Internetera konektatzeko gailuak ahalbidetu ditu udalak.

Larrialdi egoera dela eta, udararako aurreikusitako ekitaldi presentzialak bertan behera uztea erabaki du Irungo Udalak. «Oso zaila da programa hauetan COVID 19aren pandemiari aurre egiteko ezarritako osasun protokoloak betetzea», argudiatu dute.

Larunbateko eta atzoko mobilizazioei jarraipena emango die Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Bihar ere San Juan plaza elkarretaratuko dira.

Herritarrentzako duen "garrantzia ikusita eta ezaguna izan dadin" maskaren erabileraren inguruko xedapenak biltzen dituen bandoa plazaratu du tokiko gobernuak.

«Ez da erraza agur esatea. Une ahaztezinak bizitzeko aukera izan dut, bidean aurkitu ditudan pertsonak bezain bereziak». Jokalari profesional gisa 360 partida jokatu ditu.

Roke Xabier Mendez Villada eta Jose Luis Mondragon Elorza erail zituztela 46 urte betetzen dira gaur; ekitaldia antolatu du Asturiaga 1974 memoria taldeak larunbaterako.

Euskal preso nafarrak astelehenean gose eta egarri greba abiatu zuen, Murtzia II. espetxeko zuzendaritzak egindako mehatxuak salatzeko.

Ostiralean festak eztanda egingo du auzoan. Halere, larrialdi egoerak behartua, ekitaldi gehienak moldatu behar izan dituzte, osasun neurriak bete daitezen.

Herriko 52 familia eta norbanakoei zuzendutako elikagaiak dira; udalak zehaztu duenez, bigarren aldiz egiten ari dira banaketa.

Kutsatuen kopuruak behera egin du azken egunotan eskualdean; azken positiboa Irunen baieztatu du Osasun Sailak.

Joera zena baieztatu da: koronabirusaren eragina lausotzen ari da Bidasoan. Azken orduetan positibo bakarra izan da, Irunen.

Datu ona, infektatu bakarra azken orduetan Bidasoan. Irunen zenbatu dute positibo berria. Bidasoko Ospitalean koronabirusagatik hiru gaixo daude ingresatuta.

'Prestatu zure denda berriz irekitzeko' izenburupeko webinarra eskainiko du Celestino Martinez marketinean adituak.

Osasun larrialdiak hiriko merkataritza eta ostalaritzan ere eragindako ondorioei aurre egiten hasteko, ' Zuregatik, guztiongatik, Irun bizirik guztion artean' kanpaina hasi dute.

COVID-19agatik positibo berri bakarra Bidasoan, Hondarribian. Bidasoko Ospitalean, bestalde, hiru herritar daude koronabirusagatik ingresatuta.