Etxetik ateratzeko baimena baldintza zehatz batzuetara mugatuta dagoela oroitarazi du alkateak, eta aginduak betetzeagatik eskerrak eman dizkie herritarrei.
Koronabirusaren aurkako aginduek azoka bertan behera utzi zuten arren, dagozkion babes eta higiene neurriak hartuta merkatua berreskuratu daitekeela uste du udal taldeak.
Larrialdi egoerak erosketen gorakada ekarri du, ez soilik saltoki handietan, baita komertzio txikietan ere. Produktu gutxi batzuk falta direla onartu arren, ez dagoela hornikuntza arazorik adierazi dute.
Berrogei urtez gizarteratu du Marlaxka Xake Klubak kirol hau Bidasoaldean. Belaunaldi ezberdinetako hamarnaka herritar lehiatzen dira bertan, ondo pasatzeko eta ahalik eta xake onena emateko helburuarekin.
Iñigo Muguruza musikariak hiriari eta herri musikari emandakoa sekula ez ahazteko haren omenezko beka sortu berri du Irungo Udalak, 8.000 eurokoa.
Deskargatu ezazu Oarso Bidasoko Hitzaren astekaria.
Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzoko (hilak 19) 20:00etan konfirmatutako 16 koronabirus kasu zeuden Bidasoko herrietan.
Oarsoaldeko eta Bidasoko herrietako etxebizitzetako balkoi eta leihoetara aterako dira herritarrak aitortza edo protesta saioak egitera.
Ostalariek Covid-19ari aurre egiteko jarrera oso arduratsua izan dute, eta gehienek begi onez ikusi dituzte hartutako neurriak. Baina ohartarazi dute laguntzak eta kalte-ordainak azkar eman ezean, lanpostu asko kolokan egon daitezkeela.