Larrea irundarra hautatu dute Gipuzkoan aurkezteko, Carlos Iturgaiz Bizkaian eta Carmelo Barrio berriz, Araban.
Guadalupeko gotorlekuko indusketek emaitzarik eman ez duten arren, ikerketarekin aurrera egiteko eskatu du talde sozialistak.
Gipuzkoatik Soto aurkeztuko da, Bizkaitik Miren Gorrotxategi eta Arabatik Gustavo Angulo.
Artelan ezberdinak erakusketa batean bildu ditu elkarteak, eta bihartik igandera bitartean bisitatu ahal izango dute interesdunek, Arma Plaza informazio gunean.
'Hilotzak hobitik ateratzea, duintasunak berreskuratzen' izeneko erakusketa inauguratuko dute gaur. Errepresioaren ondorioz hobi komunetan bukatu zuten herritarrak gogoratu nahi dituzte.
Irungo Udalak eta hiriko zenbait elkarte feministek M8arekin lotutako egitarau zabala prestatu dute.
HITZA taldea hamargarren urtez atera zen atzo Donostiako Lilatoian. 103 emakumeko taldea bildu da euskarazko hedabidearen aldeko taldean.
Herriko futbol, saskibaloi eta eskubaloi taldeen asteburuko partiden emaitzak, senior eta gazte mailetakoak.