Teresa Errandonea, 8.05 segundoko markarekin, Espainiako txapeldun
60 metro hesietan (indoor modalitatean) Espainiako azkarrena izan da Ourensen, urrezko domina eskuratuz.

Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) Teresa Errandoneak berriz ere lortu du. 60 metro hesietan (indoor modalitatean) Espainiako txapeldun izendatu dute asteburu honetan Ourensen, urrezko domina eskuratuz. Joan den asteburuan Madrilen lortutako 8.00 segundoko marka gainditu ez arren (marka pertsonala), 8.05 segundotan zeharkatu ditu oztopoz beteriko 60 metroak, beraz, lehena heldu da helmugara. Tokioko Olinpiar jokoetako txartela eskuratzeko oraindik hilabete batzuk falta diren arren, munduko onenekin lehiatzeko prest dela erakusten ari da irundarra azken asteotan.