Haur eta Gaztetxoen Margo Lehiaketa egiten ari dira arratsaldean zehar Alde Zaharrean Klink elkartearen eskutik.
22 bikoteren arteko lehia abiatu da arratsaldeko 16:00etan; denek helburu bera dute begi artean: lehen sariko bi urdaiazpikoak gaurko kuadrillen afarira eramatea.
Txikienek hasiera eman diete 2019ko jaiei gaur goizean puxika jaurtiketa eginda; ondoren, zezen puzgarrien entzierroa izan da. Anbulantziari esker ez dute inor ospitalera eraman izan behar.
Hondarribia Berdintasun Hiria sariaren banaketa egin zuen atzo iluntzean Jaizkibel konpainiak, Itsas Etxean antolatutako ekitaldian.
Arartekoa Hondarribian, alardean izango da igandean. Elkarrizketaren bidean sakontzeko eskatu du, eta hura ere prest dago horretan laguntzeko.
Irungo Ondare Kultur Elkarteak rol joko oso berezia sortu berri du. 2020ko uztailaren 4an zonbi eta euskal mitologiako pertsonaiekin batera ginkana erraldoi batean hartuko dute parte lehenengoz irundarrek, gauez gainera.